KREA Espresio Garaikidea

Proiektuak

Galria birtuala

Área de Contenidos

KREA bekak

Artistaren argazkia

Rubén Díaz de Corcuera

Ruben Diaz de Corcuera Diaz (Gasteiz, 1964) Arte Ederretan lizentziatua, irudi artistikoen semiologiako Ikasketa Aurreratuetan diplomatua EHUren eskutik eta Infografian eta Zenbakizko Irudietan Teknikaria da CINTen eskutik; horretaz gain,  Kazetaritzan Masterra egin du El Correo egunkariaren eta EHUren eskutik.

Zenbait egunkaritan irudigile eta grafista-lanetan aritu da. Eykon, S.L. enpresako, Gasteizen 3D animazioan aitzindarietako bat izan dena, bazkide-sortzaileetako bat izan zen. Denbora asko ez dela, Montehermoso Kultur Zentroko ikus-entzunezko sailean aritu da lanean. Azpimarratzekoa da ere, pintore abstraktu eta bideosortzaile gisa duen ekoizpena ere.

www.elestadodelarte.com

Proeiktua

Ruben Diaz de Corcuerak jasoko duen ikerketa-bekak honako gaia ikertzeko balioko du Kanpoko zeinuak arte garaikidean: super ikonoa, ultra zeinua, abstraktua dena eta osoa.

Mu taldeko semiotikoak parafraseatuz: “niri  zeinu ikoniko batek iruzur egin  diezadake, baina, orduan, niretzat ez da objektu baten zeinua izango, baizik eta objektua bera”. Edota Umberto Eco idazleak dioen moduan: “Ingalaterrako erreginaren erabateko zeinu ikonikoa Ingalaterrako erregina bera litzateke”, horrelako zeinuak, Ecoren ustez, zentzurik ez duelako izango ez balitz. Bekaz lagundutako proiektuaren egileari arte garaikidearen baitan, hain zuzen, iruzur egin bai-ezean dauden zeinu ikonikoak interesatzen zaizkio –horiei super ikonoak deitzen die–; baita hipotetikoki muga hori urratuko luketen zeinuak ere –horiei ultrazeinuak deitzen die–, science fiction generoan luze eta zabal deskribatzen direnak. Ikertzaileak beste muturrean, abstraktua dena jartzen du; izan ere, ikonismoaren bereizgarri nagusia objektuaren presuntzioa edota zeinuaren “antzeko” erreferentea bada, abstraktuaren kasuan, eskuraezintasuna edo horrelako erreferenterik (erreferente ikonikorik) eza da. Ikuspegi horretatik saiatuko da egilea abstraktutasunaren adierazpen desberdinak azaltzen, besteak beste: musika, ezohiko sorkari espresiboak –esaterako, Merleten eskorpioi-arraina–,  objektu kosmikoak –esaterako, katu-begia nebulosa–, fenomeno ionosferikoa –esaterako, aurora boreala–, edota objektu artistikoak –horien artean, Pollock-en koadroa, Chillidaren eskultura edo Adam Fuss-en argazki bat– batzuk aipatzearren. Ikertzaileak amaitzeko proposatzen duen aztergaia ezohikoa da, alegia, unibertso osoa bere osotasunean. Osotasuna zeinu bat bailitzan hartuta, galdera egokia honako hau litzeteke: Zer-nolako zeinu-motaz ari gara hitz egiten?, Ikono batetaz edota aurkibideaz?, Unibertsoa irudikapen bat al da edota abstraktua da?

Rubén Díaz de Corcuera: 2009-01-27 Hitzaldia
Hasiera joan

Eskubide guztiak gordeta © Caja Vital Kutxa 2008