KREA Espresio Garaikidea

Prentsa

KREA: Korporazio-identitatea

Área de Contenidos

Deskargak

Gure Eraikina Obretan
‘Hartzea, edizioa eta lanketa digitala’ KREA tailerra 2008-11-25

Área de Contenidos

Prentsa | Prentsa-oharrak

KREA zentroak 2008 Sorkuntza Programako bekadunen izenak plazaratu ditu

2008 azaroa 14

KREA08 Beken Hautaketa Batzordeak KREA Adierazpen Garaikidearen Sorkuntza Programaren bigarren ediziorako aukeratutako artistei buruzko erabakia eman du ezagutzera.  KREAk beka emandako proiektuak, Caja Vital Kutxatik bultzatutako proiektuak, hauek dira:

KREA Gaztea

· Trebakuntza: Juan Corres (Gasteiz 1987), Carla Fernández (Bilbo 1978) María Serna (Bilbo 1979), Maddi Arana (Gasteiz 1990)

· Ekoizpena: Leire Bolumburu (Gasteiz 1980)

KREA Proiektuak

· Ikerketa: Rubén Díaz de Corcuera (Gasteiz 1964), Amaia Navascués (Donostia 1983) eta María Andueza (Madril 1978)

· Ekoizpena: Aurelio Edler (Donostia 1976), Yolanda de los Bueis (Bilbo 1967), Blanca Pascual, (Logroño 1984), Patricia Cangas  (Madril 1982).

Hautaketa Batzordeak KREA Sorkuntza Programako beken hainbat ataletan aurkeztutako 250 proiektu baino gehiagoren azterketa zehatza egin ostean erabaki zuen saria. Sormen garaikidea sustatzea helburu duen urteko ekimena, trebakuntzari, ikerketari, garapenari eta proiektuen hedapenari lagunduz. Proiektu horiek gehienera jota 12 hilabeteko epean gauzatu beharko dira.

Hautaketa Batzordea honako adituek osatu dute:

· Idoia Lecumberri (Jesús Uruñuela Dantza Kontserbatorioko irakaslea)

· Mikel Gómez de Segura (Traspasos Konpainiaren zuzendaria)

· Karin Ohlenschlaeger (Kudeatzailea eta Arte Komisariotza)

· Iñigo Cabo (Programación Alhóndiga Bilbao Programazioaren arduraduna eta irakaslea Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean)

· Lorena Montejo (KREA Expresión Contemporáneako Ikus Arteen Alorreko arduraduna)

· Araceli de la Horra (KREA Expresión Contemporáneako zuzendaria)

Luis Nogalesen (Mendizabalako Ikus-entzunezko Sailaren arduraduna) eta Laura Kuminen (Madrilgo Koreografia Lehiaketaren zuzendaria) aholkularitzarekin

Arte Eszenikoen atalean, Batzordeak 10.000 euro uztea erabaki zuen KREA Expresión Contemporáneak sustatutako diziplina anitzeko ekoizpenerako; eta etorkizuneko Betoñoko egoitzan sustatzea aurrez ikusitako proiektu zehatzen ekoizpen-lerroari ekin zion. 


Diziplina anitzeko proiektuak

2008ko edizioan, Sorkuntza Programak 90.000 euro bideratu ditu bi kategoriatan banatuta: KREA Proiektuak eta KREA Gaztea.  Horrekin, arte garaikidearekin, musika konposizioarekin, koreografia sormenarekin, antzerki sorrerarekin eta abarrekin lotutako jatorrizko proiektuak eta proiektu berriak garatzea eta ikertzea sustatu nahi da. Bigarren kategoriak sormen proiektua garatzeko edo sormen espezialitatearekin lotutako ikasketak zabaltzeko interesa duten gazte sortzaileei egiten die erreferentzia.

Juan Corresek DANCEn (Dance Apprenticeship Network aCross Europe) amaituko ditu ikasketak, Dresdenen, lan munduan txertatzeko Europako programan, artistikoki Frédéric Flamandek (Ballet de Marseille), William Forsythek (Forsythe Company), Wayne McGregorrek (Random Dance) eta Angelin Preljocajek (Ballet Preljocaj) zuzenduta.

Maddi Arana ere bekaduna da; Maddik emaitza bikainak lortu zituen Jesus Guridi Kontserbatorioan eta Musikenen egindako ikasketetan, eta orain, biolin interprete gisa ikasketak zabaldu ahal izango ditu izandako Freiburgeko Hochschule für Musik eskolan, Latica Honda-Rosenbergen eskutik.

María Sernak dantza eta interpretazioa ikasi ditu Ion Beitia, Camilla C. Hanson, Ángela Rodríguez eta Mónica Valencianorekin, beste batzuen artean, eta emandako bekari esker, Argeseko Centre National de Danse Contemporaine zentroan parte hartu ahal izango du hobetzeko eta ibilbide profesionalarekin jarraitzeko.

Carla Fernández artistikoki eta teknikoki trebatuko da egungo ikus-entzunezkoen ekoizpenean; horretarako, tresnak eta gaur egungo formatuak erabiliko ditu; izan ere, Kataluniako Goi Mailako Zinema eta Ikus-entzunezkoen Eskolan Muntaia Zinematografikoetan Masterra egingo du.

Ikerketen atalean, Batzordeak hiru proiektu nabarmendu ditu.

Rubén Díaz de Corcuerak ‘Los signos extremos en el arte contemporáneo: súper icono, ultra signo, lo abstracto y el todo’ ikerketan honakoa adierazi nahi du: muturrekoak (super ikonikoak eta super indizialak diren joerak) erabiltzen dituen zeinuei atxikitzeko arte garaikidearen joerak etengabe mundua irreala dela pentsatzera eta guztia ikuskizun estetikoa izango balitz bezala ikustea eraman gaitzake.

María Anduezak ‘Instalaciones sonoras site-specific en el espacio público’ ikerketa garatu ahal izango du; horren bidez, site-specific soinu instalazioaren aurrekari artistiko, sozial eta urbanistikoetan sakontzen du, eta sormen plastiko garaikidetik pentsamendu lerroa ezartzen du soinu artearen korrontearen baitan.

Azkenik, Amaia Navascuések, ‘Hábitat’ lanarekin, gure ingurunearen inguruko ikerketa proposatzen du eta gure kulturako erreferentzia sinbolikoen erabileratik abiatzen da, ikuspegi garaikide berria emateko helburuarekin, betiere.

Gaztea ekoizpenean, Leire Bolumburuk ‘Levántate y baila’, proposamena bideratuko du; bertan, dantzari talde batek beren bizipenak aztertu eta azalduko ditu. Prozesu baten historia da, gure inguruko mundua ulertzeko eta guk bertan dugun lekua ulertzeko beharretik sortutako bilaketaren historia.

‘In.solita’ antzerki muntaiaren bidez, Blanca Ortigak antzerki eta ikusmen hizkuntza berriak bateratu nahi ditu ‘espazio hutsa’ren ideiaren bidez; bertan, estilo dramatiko desberdinen bidez, eta argien diseinu metaforikoaren eta sinbolikoaren laguntzarekin, adierazpena izango da garrantzitsua.

‘Kromlech-Oteiza’ ekoizpenaren bidez, Aurelio Edlerrek  soinua duen cromlecha ekoiztu nahi du kontzeptualki, espazioa eta denbora uztartuz. Oteizaren bideo zatiak dira lan instalazio honetarako abiapuntuak; bertan, eskultorearen ahotsa digitalki manipulatuko da, eta ondoren, aztertu, eta harizko laukotera eta saxo baritono bakarlarira eramango den soinu materia sortuko da; horrela, lan guztiari emango dio forma.

Yolanda de los Bueisek, Londresen bizi den bilbotarrak, “Video- Escondite” lanean, Interneten bidez audientziak nahastuko dituen arte eta performance interaktibo modu bat sortzea proposatzen du, performace zuzenean eta transmisio digitala; horretarako, ingurune publikoan intrusioa eta interbentzioa erabiliko ditu baliabide gisa. Teknologiaren elkarreragina eta alor sozialak eta politikoak aztertzea da helburua.  Gainera, jokoaren garapenaren gaineko eztabaidari artelanaren forma ematea ere badu helburutzat, baita jokoak kontzeptualki, intelektualki eta emozionalki zorrotzak izan daitezkeela eta audientzia maila altua erakartzen dutela adieraztea ere.

Ikus-entzunezkoen alorrean, Patricia Cangasek 70ko hamarkadan, errealitate alternatiboan girotutako 3D animazioko film laburra egingo du; film laburrak gizakiaren bilakaera aztertuko du beren berunezko oinek lurrean egoteko eskatzen dienez, amets egin ezin dutenentzako mezu baikorra emanez.

Azkenik, nabarmendu beharrekoa da 2007ko abenduan beka emandako proiektuen memoriak aurkeztuko direla abenduan, uneotan amaitzen ari baitira.


Eskubide guztiak gordeta © Caja Vital Kutxa 2008