2008 abendua 1
Caja Vital Kutxak sustatutako KREA Adierazpen Garaikidea kultur proiektua sorkuntza garaikidea sustatzen du diziplina anitzeko ikuspegitik. Dantza, antzerkia, musika, arte garaikidea..., KREAk sustatzen dituen diziplinetako batzuk dira, eta horiei komikia eta poesia gehitu behar zaizkie.
Elkarren segidako bigarren urtez, eta sorkuntza eta irudimena suspertzeko helburuarekin, KREAK komiki eta poesia lehiaketak deitu ditu. Abenduaren 15ean, astelehena, deialdi honetara aurkezteko epea amaituko da.
Parte-hartze maila ezberdinak eskaintze aldera, lehen lanak garatu nahi dituztenei zein arte-diziplina hauetan sakondu nahi duten gazteei zuzendutako jarduera hauek antolatu ditu KREAk programa honen inguruan.
Komiki eta poesia tailerrak ez ezik, komiki-egileek horma-irudi bat egingo dute KREAren egoitzan. Gainera, KREAk leiho bat irekiko du bere web orrian: www.kreared.com, eta bertan lehiaketan jasotako binetak eta komiki egile profesionalek marraztutakoak erakutsiko dira.
Gainera, Komiki Lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa egongo da ikusgai Araba Aretoan, urtarrilaren 28tik otsailaren 18ra bitartean, eta deklamazio alorrean izena ematen duten parte-hartzaileen errezitaldia eskainiko da.
Bikaina izaten ari da ekintza hauekiko interesa, hala gazteen aldetik, nola banaka; halaber, ikastetxeek ere proiektuaz interesatu eta beren proposamenak helarazten dizkigute.
Lehiaketak bederatzi eta hamasei urte bitarteko ikasleei zuzenduta daude, horiek, Araban edo Caja Vital Kutxaren jarduera-eremuko hirietan (Burgos, Leon, Logroño, Madril, Salamanca, Santander, Valladolid eta Zaragoza) bizi beharko direla. Parte-hartzailearen adinaren arabera, kategoria ezberdinetan sailkatzen dira. Honela, bederatzi eta hamahiru urte bitarteko ikasleak haur-kategorian leudeke, eta hamalau eta hamazazpi urte bitartekoak, berriz, gazte-kategorian.
Komikian, horietaz gain, ikastetxe edo ikasmaila bereko ikasleek egindako talde-lanak aurkeztu ahalko dira.
Programa hauek gazteen artean sorkuntzarekiko interesa bultzatzea eta berori sustatzea dute xede. Horretarako, kalitate artistikoa eta berrikuntza saritu nahi dira, parte-hartze eta zabalkunde eremuak ahaztu gabe.
Lan irabazleekin bi bilduma argitaratuko dira eta horiek lehiaketetan esku hartu dutenen artean eta KREA Adierazpen Garaikidearen Bulegoan banatuko dira.
Lehiaketen oinarriak zein izena emateko fitxak web orrian daude, edo bestela, KREAren Posta kaleko 17. zenbakiko behin-behineko egoitzan edo 945 150 147 telefono-zenbakian eskura daitezke.