RSS datuen formatu erraza da, eta edukiak web gune bateko harpidedunei berriz zabaltzeko erabiltzen da.
Formatu horren bidez, edukia nabigatzaile bat erabili gabe banatu daiteke, RSS eduki horiek irakurtzeko diseinatutako software bat erabiliz (eransgailua). Hala ere, nabigatzaile bera erabil daiteke RSS edukiak ikusteko. Nabigatzaile nagusien azken bertsioei esker, RSSak software gehigarririk gabe irakurri daitezke. [Definizio osoa Wikipedian]
Eransgailua edo albisteen eransgailua RSS formatuko albisteen kanaletan harpidetzeko software mota bat da. Eransgailuak hautatutako web gune sindikatuetan argitaratutako albisteak edo istorioak biltzen ditu, eta kanal horietan egin diren berrikuntza edo aldaketak erakusten ditu; hau da, gure azken irakurketatik eduki berria zein web orrik gehitu duten eta eduki hori zein den ohartarazten dute. Informazio horri feed esaten zaio. [Definizio osoa Wikipedian]
Webean oinarritutako eransgailuak