2008 iraila 1
Gasteizko irailaren 12ko gauaren jabe egingo diren sortzaileen artean beren saioak modu originalean irudikatu nahi duten gazteak izango ditu. ‘Luna KREAk’, gau batean hiri osoan zehar hogeita hamar kultur proposamen baino gehiago eskaintzeaz gain, bertaratu direnak gertaera modu sortzailean parte hartzera gonbidatuko ditu.
Era horretan, lehiaketan parte hartzen dutenek bideoak grabatu, argazkiak atera edo ‘Luna KREA’ gai duten mikrokontakizunak idatzi ahalko dituzte. Ekimenak gazte sortzaileen sustapenerako plataforma izan nahi du KREA Adierazpen Garaikidearen eskutik; proiektua Caja Vital Kutxaren Gizarte Ekintzak bultzatua da.
Lehiaketan parte hartu nahi dutenak aurrez izena eman beharko dute KREAren egoitzan edo www.kreared.com, web orrian; ostean ongietorriko kit-a jasoko dute. Ondoren, irailaren 12ko gauaz gozatu ostean, hilaren 20ra arte izango dute antolatzaileei beren lanak bidaltzeko. Egun batzuk geroago, epaimahaiak sormen handieneko lana hautatuko du, irabazleak hautatzen duen nazioarteko jaialdirako bi abonamenduz sarituz.
Ekitaldi berriak
Abangoardiako kafe-teatroa etengabeko kultur jarduerako gauean egongo da La Quadra Mágicaren ‘Sardana acuática’ eta Teatro en Huídaren ‘Ha int’ Ö. Gran espectáculo mundial del fakir’ obren eskutik. Lehen proposamena Bartzelonatik dator humorea erabiliz euskal tradizioei errepasoa ematen dien ikuskizuna aurkezteko. Egileen arabera, “Katalunian ur eskasiaren eta datorren klima-aldaketaren aurrean, urpeko sardana dantzari talde batek Arabara, Bizkaira eta Gipuzkoara jotzen du euri bila…, eta bidez batez ahal den guztia harrapatzera’ 20:00etan izango da Bar 97an.
Ordu berean Man in the Moon pubean Bizkaiko Teatro en Huída konpainiaren ‘Ha Sint’ Ö. Gran espectáculo mundial del fakir’ antzeztuko da. Obra ‘itineris apur bad’-en zati gisa sortu zen, Bilbao Antzerki Dantza (BAD) antzerki-jaialdiaren egitarauaren barnean. Ikuskizun garratz horretan, Lady Nicotina (Mirian K. Martxante) eta Lady Shadow (Leire Ucha) XXI. Mendeko fakir, labana-jaurtitzaile, azti eta su-listukari handia laguntzen dute.
Ordubete beranduago ‘Mamba Beat’-en dantzarako musika, elektro, house, funk, acid jazz, afrocuban-beat eta latin estiloak nahasten dituena, El Parral tabernara iritsik oda. Bere musikariek beren ibilbidea Doctor Deseo, Txuma Murugarren, Lovercraft, Garaje H, The Cherry Boppers edo SKA-P taldeetan egin dute, besteak beste. Helburua “jendeak kontzertuaren hasieratik bukaerara gelditu gabe dantza egitea” da.
Oinarrian rocka, country eta blues musikaren elementuekin. Hori da ‘Feel Fargo’ gasteiztarren eskainiko digutena gauerdian Molly Malone Irish Tavernen. Hainbat proiektutatik datozen musikariak dira, horien artean: La Milla 13, Vagón de Cola, Union Rail edo Baby Soul. Beren kontzertuetan, beti ustekaberen batez, abesti propioak Neil Youngen, JJ Calen, John Fogertyren, Rolling Stonesen, Johnny Cashen, Highseed Dixieren eta Bob Marleyren bertsioak sartuz jotzen dituzte.
Arte eszenikoez gain, komikia bezalako beste diziplina batzuk egongo dira ‘Luna KREAn’. María Jesús Hernández (Chusa) eta Gonzalo San Martín (Gon) marrazkilari gazteek zuzenean egindako sorkuntza artistikoez hiriko lokal handiak dekoratuko dituzte. Chusak Un toque de laurel tabernan egingo du 19:00etatik aurrera eta Gonek Café Dublínen ordubete beranduago. Sortzaile bien estiloek diseinu grafikoa, manga eta animea eta bideojokoak edo rola izan dute aberasgarri.