KREA Espresio Garaikidea

Zer da KREA

Sustapen Bideoan sartzeko bannerra

KREA bideoa 180 segundotan
KREA proiektuaren aurkezpena

Bideo gehiago ikusi

Área de Contenidos

Imagen del interior del edificio durante la presentación del proyecto

Zer da KREA | KREA albisteak

KREAren web berrian 10.000 bisita baino gehiago egon dira apirilean abian jarri zenetik

2008 abuztua 21

Gehien bisitatzen diren sekzioak orri nagusia, sorkuntzako bekak, artistak eta ekintzak dira. Web gunea berritu zenetik, bikoiztu egin da bisita-kopurua eta 62 herrialde ezberdinetatik egiten dira.

Batez beste, 3.000 bisitari izan ditu kreared.com web orri berriak, iragan apirilaren amaiera aldera abian jarri zenetik, hau da, guztira 10.000 bisita baino gehiago hiruhileko luzean (10.469 bisita, apirilaren 22tik abuztuaren 19ra).

Euskadi eta Vital Kutxaren eragin-esparruaren barruan bizi direnez gain, 62 herrialde ezberdinetakoak izan dira bisitariak, eta horien artean azpimarragarrienak, Erresuma Batua, Mexiko, Argentina, Holanda eta Frantzia. Bisitari hauek, batez beste, bost orrialde bisitatu zituzten orrian eman zuten hiru bat minututan. Gainera, Caja Vital Kutxaren Gizarte ekintzak sustatutako KREA Adierazpen Garaikidea proiektuaren atari berriaren erabiltzaileak, 50.000 orrialde baino gehiagotara sartu ziren. 

Erabiltzaileek nahiago dituzten orrialdeak honako hauek eta hurrenkera honetan dira: orri nagusia, sorkuntzako bekak, artisten profilak eta KREAk sustatzen dituen ekintza ezberdinen ingurukoak.

Internautek kreared.com gunera sartzeko erabiltzen duten moduari dagokionez, erdiak baino apur bat gehiagok zuzenean sartzen dira, %29ak bilatzaileen bitartez eta %18ak, berriz, beste web gune batzuetako esteketatik. Bilatzaileen bidez sartzen direnek, gehienbat, ‘krea’, ‘becas’, ‘krea vitoria’ bezalako hitzak edo beka jaso duten artisten izenak eta horien artean ‘ander perrino’ edo ‘elena aitzkoa’ sartzen dituzte bilatzaileetan informazioa lortzeko.

Erabiltzaileekin elkarreragiteko tresnek ere erantzun positiboa jaso dute. Izan ere, albiste-buletinean edo newsletter delakoan 1.500 erabiltzaile baino gehiago daude egun erregistratuta, eta urtea bukatu baino lehen 2.000 lortzea dute helburutzat. Horren bitartez, interesa azaltzen duten pertsona guztiek informazioa jasotzen dute unean-unean posta elektroniko bidez. 

Datu hauetaz egindako balorazioa oso positiboa da, webaren aurreko bertsioarekin alderatuz, nabarmen areagotu baita bisita-kopurua (%100). Trafikoaren gorakako joera honek egiaztatzen du, halaber, weba birmoldatzean planteatutako helburuek -informazioaren arkitektura berregituratzea eta edukiak areagotzea, erabilerraztasuna eta irisgarritasuna hobetzea, multimediaren presentzia areagotzea eta KREA proiektua osatzen duten sortzaileentzako erakusleiho digitala irekitzea-  internauten aldeko jarrera izan dutela.

Creatta.net arabar enpresak egin du webaren bertsio berria eta kreared.com plataforma partehartzezkoa, aktiboa eta dinamikoa izatea lortu nahi du. Izan ere, KREAk 2.0 webaren tresna eta gizarte-sareen aldeko apustua egiten du, eta horien artean, adibidez,  Flickr -argazkiaren inguruko komunitateak-, YouTube -erabiltzaileei Internet bidez bideo digitalak partekatzea ahalbidetzen dieten web gunea- edo Facebook –pertsonak bere lagunekin edo beste pertsona batzuekin harremanetan jartzen dituen tresna soziala-.


Eskubide guztiak gordeta © Caja Vital Kutxa 2008