KREA Espresio Garaikidea

Zer da KREA

Sustapen Bideoan sartzeko bannerra

KREA bideoa 180 segundotan
KREA proiektuaren aurkezpena

Bideo gehiago ikusi

Área de Contenidos

Imagen del interior del edificio durante la presentación del proyecto

Zer da KREA | KREA albisteak

KREAk artistak eta egoitzak trukatzeko programak aterako ditu 2010. urtean

2009 ekaina 15

Nazioarteko zentro askorekin sareko lana egiten ari da, artistak profesionalizatzeko laguntza osoa izatearren. Hirugarren deialdian 350 proiektu artistiko baino gehiago jaso dira, eta, horiei esker, KREA beken programa sendotu egin da.

KREA Adierazpen Garaikidearen obrak 2010eko udan amaituko direla uste da. Eta nazioarteko kultura garaikidearen proiektua 8.000 metro karratutan burutuko diren jarduera-ildo guztiak garatzen ari da, Karmeldarren Komentu zaharra sortzearen erreferentziazko laborategi bihurtze aldera.

Modu horretan, 2010. urtean, beken gainean egun egiten diren deialdiak indartuko ditu, artistak, egoitzak eta praktika profesionalak trukatzeko programak eta guzti. Ildo horretan, KREA sareko lana egiten ari da artisten profesionalizatzea guztiz bultza dezaketen nazioarteko hainbat zentrorekin. Proiektu kulturala Japanese Artists in Residence Network Forum sarean aurkitzen da, eta harreman profesionalak egin ditu ‘Silencio, KREA’, Soinu Sormen eta Hedapenaren nazioarteko topaketa bezalako ekimenei esker. Halaber, harremanetan aurkitzen da honako zentro hauekin: Manchester Unibertsitateko ‘School of Arts, Histories and Cultures’; IRCAM, akustika eta musikari buruzko ikerketako frantses institutua; Pompidou Zentroarekin lotutako zentroa; edo Madrilgo Reina Sofía Arte Zentroko Musika Garaikidearen Hedapenerako Zentroa.

350 proiekturekin bekak sendotu dira

Sormen artistikoaren gaineko beken hirugarren edizioko emaitzek apustua gogor sendotu dute. Proiektuak aurkezteko epea ekainaren 1ean amaitu zen, eta deialdian 350 proiektutik gora jaso dira; hau da, iaz baino %55 gehiago.

Oraingoan, gainera, eta lehen aldiz, hautatutako proiektuak jendaurrean aurkeztu ahal izango dira KREAren etorkizuneko egoitzan. Ziur aski egoitza laster inauguratuko dela-eta, kulturako profesionalen eskaerak dezente gehitu dira aurreko edizioekin alderatuta.

Aurreko edizioetan gertatu den bezala, euskal artistez gain, Vital Kutxaren jarduera-eremuko probintzietako hartzaileak izan ditu bekak; hala nola, Burgos, Kantabria, Guadalajara, Errioxa, León, Madril, Nafarroa, Salamanca, Toledo, Valladolid eta Zaragoza. 2009ko beketan, izugarri gehitu da probintzia horietako sortzaile profesionalen interesa, proiektu guztien %50 aurkeztu baitute. 

Laguntzen eskaeratan diziplina artistiko ugari daude: %65 ikusmen-artekoak dira (arte garaikidea, zinea eta bideoa) eta %35 arte eszenikokoak (musika, antzerkia eta dantza).

Hautapen Batzordea KREAko kideek eta honako hauek osatzen dute: Kepa Landa (Artelekuko koordinatzaile nagusia), Iñaki Martínez Antelo (MARCO, Vigoko Arte Garaikidearen Museoko zuzendaria), Ana Zabalegui (Gaiarre Antzokia Udal Fundazioaren zuzendaria) eta Guillermo Heras Toledo (eszenako zuzendaria eta dramagilea, Iberescena programaren koordinatzailea eta Alacanteko Muestra de Teatro Español de Autores Contemporáneos-en zuzendaria). Batzordeak proiektuen kalitatea, bideragarritasuna eta egokitasuna ez ezik, artisten ibilbidea ere baloratuko du, eta epaia uztailaren amaiera aldera emango du jakitera.


Eskubide guztiak gordeta © Caja Vital Kutxa 2008