KREA Espresio Garaikidea

Zer da KREA

Sustapen Bideoan sartzeko bannerra

KREA bideoa 180 segundotan
KREA proiektuaren aurkezpena

Bideo gehiago ikusi

Área de Contenidos

Imagen del interior del edificio durante la presentación del proyecto

Zer da KREA | KREA albisteak

KREAk artista gazteen aldeko apustua egin eta haiei zuzendutako kopurua hirukoiztu du, 2008ko Beken deialdian

2008 apirila 22

Sormen programaren kopuru ekonomiko osoa 72.000 euro izatetik 90.000 euro izatera pasa da

KREA Espresio garaikideak, Caja Vital Kutxako Gizarte Ekintzak bultzatutako kultur proiektuak, 2008ko Beken deialdia egin du. Laguntza horiekin, iazko lehenengo edizioan hamalau proiektu artistiko lagundu ziren. Horrela, laguntzei esker, sormen garaikidea sustatu nahi da prestakuntzaren, ikerketaren, garapenaren eta proiektuen hedapenaren bidez. Oraingoan, 90.000 euro jarri dira deialdi honetarako; hots, aurreko edizioan baino %25 gehiago. 

Bigarren urtez jarraian, beken deialdia bi modalitatetan banatzen da: 'KREA PROIEKTUAK' eta 'KREA GAZTEA'. Lehenengoa euskal sortzaileentzat edo Caja Vital Kutxaren jarduera-eremuko herrietakoentzat da (Burgos, Leon, Errioxa, Madril, Nafarroa, Salamanka, Cantabria, Toledo, Valladolid, Guadalajara eta Zaragoza). Diru-laguntza hau bideratuko da proiektu artistiko originalak ekoizteko eta kultura garaikidearen inguruko ikerketa egiteko.

Bestalde, 'KREA GAZTEA' modalitateari dagokionez, 30 urtetik beherakoei zuzendua dago; hau da, proiektu artistikoak egin edo sormenaren inguruko espezialitateren batean prestakuntza gehitu nahi dutenei. Atal honetan, KREAk artista gazteenen aldeko apustua egiten du; horrela, modalitate honetarako zenbateko ekonomikoa %300 gehitu du.

Laguntza horiek lortze aldera, proiektuaren memoria zehazteaz gain, eskatutako laguntzaren zuzkidura estimatua eta sortzailearen curriculum vitae xehekatua aurkeztu behar dira. 2008ko maiatzaren 15etik ekainaren 30era bitarte egin daitezke eskaerak. Hautapen Batzordeak baloratuko ditu, besteak beste, kalitatea, proiektuen bideragarritasuna eta egokitasuna eta artisten ibilbidea. Erabakiaren berri urteko azken hiruhilekoan emango da. 

Beken aurreko deialdian 150 proiektu aurkeztu ziren. Horietatik hamalau proiektu artistikok jaso zuten 72.000 euroko diru-laguntza, eta, gaur egun, proiektu horiek garatzen ari dira. Tartean daude lan oso ezberdinak; esate baterako, diziplina anitzeko musika konposizioa, birziklatzea sustatzen duen kale-ikuskizuna, antzerki esperimentalaren inguruko ikerketa edo Grezia eta Erromako emakumeen irudi mitologikoei eta haien arketipo iraunkorrei buruzko proiektua.


Eskubide guztiak gordeta © Caja Vital Kutxa 2008