KREA Espresio Garaikidea

Zer da KREA

Sustapen Bideoan sartzeko bannerra

KREA bideoa 180 segundotan
KREA proiektuaren aurkezpena

Bideo gehiago ikusi

Área de Contenidos

Imagen del interior del edificio durante la presentación del proyecto

Zer da KREA | KREA albisteak

Abuztuaren 25etik aurrera eskuratu ahal izango dira KREAren egoitzan Garth Knox-en kontzerturako gonbidapenak

2008 abuztua 22

Irlandar musikaria nazioarteko panoraman dagoen biola-jolerik onenetarikoa da. Emanaldia irailaren 5ean, ostirala, arratsaldeko 20:00etan izango da, Vitoria-Gasteizko Caja Vital Kutxa Fundazioa Aretoan.

Musika garaikidearen zaleek Garth Knox-en kontzerturako doako gonbidapenak eskuratu ahal izango dituzte. Irlandar musikaria nazioarteko panoraman dagoen biola-jolerik onenetarikoa da eta irailaren 5ean, ostirala, arratsaldeko 20:00etan eta Vitoria-Gasteizko Caja Vital Kutxa Fundazioa Aretoan eskainiko du kontzertua. Eskuragarri jarriko diren 200 gonbidapenak, abuztuaren 25etik aurrera jaso ahal izango dira KREA Adierazpen Garaikideak Posta kaleko 17. zenbakian dituen bulegoetan, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 17:30era. 

Sorkuntza eta Soinu Hedapeneko Nazioarteko Lehen Topaketaren programaren baitan hartuta dago Garth Knox-en kontzertua. Caja Vital Kutxaren Gizarte ekintzak sustatutako KREA Adierazpen Garaikidea proiektuak eta Sinkro elkarteak batera antolatu dute ‘KREA, isiltasuna’ izeneko jazoera hau, eta Vitoria-Gasteiz, Euskadi eta nazioarte mailan soinuari buruzko ikerketa-zentro eta -laborategi nagusien arteko topagune izateko helburuarekin sortu da.   

Bere ekitaldian, elektronika eta biolarako musika-lanez gozaraziko du Knox-ek publikoa.  Horrela, Gérard Grisey, Salvatore Sciarrino, Zuriñe Gerenabarrena, Kaija Saariaho eta Richard Karpen-en lanak joko ditu. Azken hori, Sorkuntza eta Soinu Hedapeneko Nazioarteko Lehen Topaketako txostengile izango da.

Honako musika-lan hauek osatuko dute egitaraua:

- Gérard Grisey, ‘Prologue’ biola eta elektronikarako
- Salvatore Sciarrino, ‘Tre notturni brillanti’ biolarako
- Zuriñe Fernández Gerenabarrena, ‘Azalpean’ biola eta elektronikarako
- Kaija Saariaho, ‘Vent Nocturne’ biola eta elektronikarako
- Richard Karpen, ‘Solo/Tutti’ biola eta elektronikarako


Eskubide guztiak gordeta © Caja Vital Kutxa 2008