2008 abuztua 25
Vitoria-Gasteizko kultur jarduera etengabea eta jarraitua izango da irailaren 12ko gauean. Diziplina anitzeko jarduerak hartuko dituzte Foruen Plaza, Florida Parkea eta Kontserbatorioa bezalako leku enblematikoek.
Sortzaile gazteek bere egingo dute Vitoria-Gasteizko hiria irailaren 12ko gauean. Horrela, dantzari, musikari, dj, marrazkilari, aktore eta bideo-sortzaileen belaunaldi berriek beren azken lanak erakutsiko dituzte, goizaldeko ordu biak arte iraungo duen programazio jarraitu batean. ‘KREA, ilargia’ da, Caja Vital Kutxaren Gizarte Ekintzak sustatutako KREA Adierazpen Garaikidea proiektuaren ekimena.
Hogeita hamar taberna baino gehiago eta Foruen Plaza, Florida Parkea eta Kontserbatorioa bezalako leku enblematikoak izango dira diziplina anitzeko ekitaldiak hartuko dituzten espazioak; horietan, azken musika-joerez, sortu berri eta goraka egiten ari diren ikus-entzunezko proiekzioez eta kafe-antzerkirik lotsagabeenaz gozatzeko aukera izango du publikoak.
Artista berriak:
- 'En un instante vivo' - La Danzateria
- Mokaua.
- 'Proyección fotográfica' - RdeR (Recipiente de Recuerdos)
- Los Gramones
- 'Cantata Rijosa' - Mikel Somiñona
- 'Harribizi' - Zuriñe F. Gerenabarrena