KREA Espresio Garaikidea

Zer da KREA

Sustapen Bideoan sartzeko bannerra

KREA bideoa 180 segundotan
KREA proiektuaren aurkezpena

Bideo gehiago ikusi

Área de Contenidos

Imagen del interior del edificio durante la presentación del proyecto

Zer da KREA | KREA albisteak

David Alcortak, Beka KREA07, Christopher Hamptonen ‘Les Liaisons Dangereuses’ lanaren argiztapena diseinatu du

2008 azaroa 18

Azaroaren 25ean estreinatuko dute Christopher Hamptonen ‘Les Liaisons Dangereuses’ lana Londreseko Embassy Theatre antzokian; bertan, David Alcorta da argiztapenaren diseinuaz arduratzen dena.
Kath Rogers izango da zuzendaria eta eszenografia Brandon O'Connorrek diseinatu du.

Aurtengo abenduan, 'argiztapenerako sarrera” ikastaroa eskainiko du Gasteizko Arte Eszenikoen Tailerrean.

Urtarrilean, Poloniara joango da eta Londreseko Shunt Loungen martxoaren 4an estreinatuko duten ikuskizunean hasiko da lanean. Alexander Pushkinen ‘Feast in Time of Plague’ poeman oinarritutako lan hau Poloniako Instituto Grotowskiren eta Londreseko The Central School of Speech and Dramaren arteko koprodukzioa da. Andrei Biziorek zuzendu eta Katherine Ortonek diseinatuko du.

Horrez gain, David Alcortak, egun, Tony Simpson argiztatzailearentzako laguntzaile gisa lan egiten du hainbat ikuskizunetan.


Eskubide guztiak gordeta © Caja Vital Kutxa 2008