2008 azaroa 20
Atzo, 2008ko azaroaren 19an, Ander Perrinok plaza lortu zuen Berlingo Deutsche Sinfonieorchesterren. 60 urte baino gehiagoko orkestra da, eta 2007tik Ingo Metzmacher ari da orkestrako buru eta zuzendari artistiko lanetan.
Uztailean, Genevako International Music Academy of Switzerlandera gonbidatu zuten, Seiji Ozawa maisuaren eta zuzendariaren zuzendaritza artistikoaren eskuetan, eta Robert Mannen (Juilliard String Quartteten sortzailea) musika laguntzarekin.
Joan den irailean, Alemaniako Ludwiglusten izan zen J. M. Sperger lehiaketan hartu zuen parte. Bigarren txandara pasatzea lortu zuen eta mundu osoko 46 kontrabaxu jotzaileren artean aukeratu zuten.
Egun, 2009ko abuztuan izango den Municheko (Alemania) ARD lehiaketa ari da prestatzen.