Obratan gaudenez eta egoitza fisikorik ez dugunez, Sormen Programa aurkeztu dugu. Programa horren bitartez, prestakuntzako, ikerketako eta/edo ekoizpeneko bekak eska daitezke. Gainera, lurraldeko proiektu artistiko eta kultural ezberdinak antolatu ez ezik, horietan kolaboratu ere egiten dugu.
Eraikina inauguratutakoan, trukerako, egoitzarako eta prestakuntzarako bekak izango ditugu. Bekak ez dira soilik ekonomikoak izango, baizik eta horien bitartez espazioak eta/edo ekipoak utziko dira, proiektuen enkarguak egin, finantzaketa-ildoak eskaini, e.a.
Era berean, orientazio eta informazio zerbitzua eskainiko dugu; baita ere, ikastaro eta tailer profesionalak. Gainera, sormen eta kultura garaikidean espezializatutako dokumentazio-zentroa izango dugu.
KREAk ondorengoa proposatzen dizu:
Bai, KREA Hezkuntza Zerbitzuak familientzako, ikastetxeentzako, adinekoentzako,… programak antolatuko ditu. Jarduera artistiko, kultural, sozial eta ingurumenari buruzkoei esker, publiko mota ezberdinak sormen eta kultura garaikidera gerturatu ahal izango dira.
KREAren asmoa da mundura irekia izatea eta nazioarteko bokazioa izatea, baina inguruneko artistez ahaztu gabe. Horrela, KREAren zerbitzu eta programa ezberdinetan beste lurraldeak sartzen badira ere, Arabako artistenganako konpromisoa dugu, eta horiek lehentasuna izango dute.
KREA Espresio Garaikidera iristeko aukera asko daude:
Gaur egun gure taldea sortzen ari gara. Hautaketa-prozesuak Caja Vital Kutxaren bitartez egiten ditugu, eta behar bezala iragartzen ditugu komunikabideetan. Gainera, www.kreared.com orrialdean gure buletin elektronikoan izena ematea gomendatzen dizugu, gure hautaketa-prozesuak hor ere iragarriko baititugu.