KREA Adierazpen Garaikideak hiru jarduera-ardatz nagusi ditu, eta haien inguruan egiten ditu programak:
KREAk praktika artistiko garaikideak garatzeko baliabide eta espazio tekniko espezializatuak jartzen ditu komunitatearen esku. Horrela, egitura egonkorra eskaintzen du, eremu artistiko guztietan proiektuak egitea babesteko, arreta berezia eskainiz sortzaile gazteen profesionalizazioari.
Baliabideen zentroak espazio eta ekarpen hauek ditu:
KREA trebakuntzarako eta ezagutzarako lekua da. Hezkuntzako hainbat erakunderekin lankidetzan, profesionalen arteko topaketak eta ikastaro, mintegi, tailer eta jardunaldien programa zabala sustatzen du. Horiekin, trebakuntza akademikoa osatu nahi du, herritarren sektore guztiei zuzenduta.
Komentua zenaren beheko solairuan ikasgelak, tailerrak eta trebakuntzako aretoak egiteko ari dira birgaitzen. Gogoetarako eta ikasteko leku paregabea.
KREAk, gainera, herritarren sektore guztietarako topalekua izan nahi du. Lurraldearekin zuzeneko konexioa sortu nahi du eta herritar guztiak proiektuko partaide egin nahi ditu "KREA komunitatearen” bidez.