KREA Espresio Garaikidea

Informazio gehiago

Compromiso con la accesibilidad

Área de Contenidos

Condiciones legales

Kreared.com erabiltzeko baldintzak

Interneteko atari hau Araba eta Gasteizko Aurrezki Kutxa Fundazioak sortu du, aurrerantzean Vital Kutxa, informazio-izaerarekin eta erabilera pertsonalerako.

Araba eta Gasteizko Aurrezki Kutxa Fundazioa Ekonomia eta Ogasun Ministerioko Erakunde Juridikoen Erregistroan inskribatuta dago, G-01040450 IFK zenbakiarekin, eta Euskal Herriko Fundazioen Erregistroan, 150 zenbakiarekin. Eraketa-eskritura notarioaren aurrean egin zen, 1987ko abenduaren 9ko Agindua, 1988ko urtarrilaren 27ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria.

Finantza-atari honetan sartzeak ondoren adierazitako informazioa eta baldintzak onartzen direla esan nahi du:

Inguruabar eta baldintzak

Atari honetako edukiak, merkataritza-jarduerak, produktuak eta zerbitzuak Espainiako araudiaren arabera ezarri dira. Hori dela eta, beste nazio batzuetatik ere sar daitekeen arren, esanbidez ohartzen da Vital Kutxa Fundazioaren edukiak ez daudela zuzenduta edukiok baimentzen ez dituzten jurisdikzioetan bizi diren pertsonei.

Atari honetan, atariko maparen barruan agertzen diren orrialdeak soilik daude.

Atari honetan sartzea erabiltzaileen erantzukizun esklusiboa da, eta Vital Kutxa Fundazioak ez du atari hau bisitatzea ezartzen edo behartzen.

Atari honetan sartzeak ez du esan nahi Vital Kutxa Fundazioaren eta erabiltzailearen artean merkataritza-izaerako lotura ezartzen denik.

Atari honetan sartu eta nabigatzeak atarira bildutako lege-oharrak, baldintzak eta erabilera-inguruabarrak onartu eta ezagutzen direla esan nahi du.

Informazioaren gaurkotasuna eta aldaketa

Atari honetan agertzen den informazioa azken eguneratzearen datan indarrean zegoena da. Vital Kutxa Fundazioak atari honetako informazioa gaurkotu, aldatu edo ezabatu dezake, eta sarbidea mugatu edo atarian sartzeko baimena ukatu dezake. Zehatz esanda, Vital Kutxa Fundazioak ez du bere gain hartzen hirugarrenek emandako informazioen gaurkotasunaren eta egokitasunaren erantzukizuna, hirugarren horiek organismo eta erakunde publikoak zein partikularrak izan arren.

Debekatuta dago diseinua eta edukiak baimenik gabe plagiatu, kopiatu edo erreproduzitzea. Hala ere, Vital Kutxa Fundazioak edozein unetan egokitzat dituen aldaketa eta aldarazpen guztiak egin ditzake, eta ahalmen hori edozein unetan eta aurretik abisatu gabe egikaritu dezake.

Vital Kutxa Fundazioak atari hau erabiltzeko edo bertan sartzeko baldintzak alde bakarrez alda ditzake. Baldintza horiek orri honetan gehituko dira berehala, eta argitaratu eta berehala indarrean sartuko dira.

Edukiak

Vital Kutxa Fundazioak ahalegin guztiak egiten ditu atari honetan ager daitezkeen edukietan mota guztietako akatsak saihesteko. Vital Kutxa Fundazioak ez du bermatzen eta ez du erantzukizunik atari honetan hirugarrenen eskutik lor daitezkeen edukien ondorioen inguruan.

Atari honetako edukien bertsio inprimatua eta atarian argitaratutakoa bat ez badatoz, inprimatutako bertsioari jaramon egingo zaio.

Vital Kutxa Fundazioak ez du erantzukizunik atari honetatik zuzenean edo zeharka lotura elektronikoen bidez (linkak) ikus daitezkeen eduki, merkataritza-jarduera, produktu eta zerbitzuen gain. Vital Kutxa Fundazioaren atarian linkak egoteak, esanbidez aurkako ezer esan ezean, dibulgazio-xede esklusiboa du, eta inola ere ez du esan nahi horien inguruko iradokizun, gonbit edo gomendiorik egiten denik. Lotura horiek berez ez dute erakusten Vital Kutxa Fundazioaren eta organismo, erakunde, partikular edo enpresa horien artean lotura dagoenik. Vital Kutxa Fundazioak edozein unetan atarian agertzen diren loturak alde bakarrez ezabatu ditzake.

Vital Kutxa Fundazioak ez du erantzukizunik identifikatutako edo identifikatzeko moduko hirugarrenek eman eta bere ataritik lortu daitezkeen eduki informatiboen inguruan. Atari honetan eskuratu daitezkeen iritzien edo informazioen gaineko erantzukizuna horiek eman dituztenena da.

Debekatuta dago erabiltzaileek atari honetara edo atari honen bidez edo Vital Kutxa Fundazioak kontrolatutako beste sarbide batzuen bidez eman ditzaketen datuak komunikatzea edo argitaratzea, hirugarrenen jabetza-eskubideak urratzen badituzte edo mehatxuak, difamazioak, lizunkeriak, pornografia badira, edo ofentsa penala edo ohitura onen aurkakotzat jo daitekeen jokabidea izan edo horrelakorik bultzatzen duen bestelako materialak zabaltzen badira. Vital Kutxa Fundazioak, edozein bide erabiliz, komunikazio edo argitalpen horiek eragotzi ditzake, eta horien inguruan kasuan kasuko legezko ekintzak egikaritu ditzake.

Vital Kutxa Fundazioak ez du inolako erantzukizunik atari honi lotutako foroen edo ziberespazioko elkarrizketen, aldizkarien edo mota guztietako transmisioen gainean, eta agindu judizialaren edo kasuan kasuko agintarien eskariz, legea urratzen duten edukien erantzule diren pertsonak identifikatzen lagunduko du.

Nabigatzea, sartzea eta segurtasuna

Atari honetan sartu eta nabigatzeak atarira bildutako lege-oharrak, baldintzak eta erabilera-inguruabarrak onartu eta ezagutzen direla esan nahi du. Vital Kutxa Fundazioak, ahal duen neurrian, nabigazioa azkartasun- eta segurtasun-baldintza egokietan egitea bermatuko du.

Vital Kutxa Fundazioak ez du bere gain hartzen eta ez du bermatzen eguneko hogeita lau orduetan atari honetan sartu ahal izango dela eta konexioak interferentziak edo atzerapenak izango ez dituela. Era berean, ez du bere gain hartzen eta ez du bermatzen atariaren bidez lor daitezkeen eduki eta programak gaurkotuta daudenik eta akatsik edo birus informatikorik ez dutenik. Edonola ere, Vital Kutxa Fundazioak ez du erantzukizunik atari honetan sartu eta berori erabiltzean gertatzen diren mota guztietako galera edo kalteengatik

Jabetza intelektuala eta industriala

Atari hau eta bertako edukiak Jabetza Intelektualaren legeek babesten dituzte. Atari honetara bildutako merkataritza-izena, markak, logoa, produktuak eta zerbitzuak legeak babesten ditu.

Ezin dira ustiatu, erreproduzitu, zabaldu, aldatu, jendaurrean komunikatu, laga edo eraldatu. Atari honetan sartzeak erabiltzaileei ez die eskubiderik ez titulartasunik ematen atari honetako edukien jabetza intelektualaren gain.

Erabiltzaileak, erabilera pribaturako ez bada, merkataritza-xedeetarako ezin du atari honetako edukia ustiatu, erreproduzitu, banatu, aldatu, jendaurrean komunikatu, laga, eraldatu edo erabili.

Vital Kutxa Fundazioak erabiltzaileei ez die bere softwarearen gaineko jabetza-eskubiderik transferitzen. Erabiltzaileek softwarea erabili baino ezin dute egin Fundazioak eskainitako eduki eta zerbitzuetan sartzeko. Vital Kutxa Fundazioak jabetza industrial eta intelektualaren eskubide guztiak ditu, softwarea barne hartuta. Erabiltzaileak atari honetatik bere terminalera softwarea transferitzen badu, debekatuta dago hori tratatu eta kodeak, iturriak eta gainerako edukiak itzultzea.

Datuen babesa

Atarian edo bertako lotura edo edukietan sartzean nahitaez ez da datu pertsonalik eman behar. Erabiltzaileak izaera pertsonaleko informazioren bat ematen badu, atari honetan jasotako datuak muga eta eskubide guztiak aintzat hartuta erabiliko dira, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoan, jasotakoaren arabera (EAO, 298. zk., 1999ko abenduaren 14koa). Erabiltzaileek emandako datuak izaera pertsonaleko fitxategietan sartuko dira, eta horiek Vital Kutxa Fundazioaren ardurapean egongo dira. Vital Kutxa Fundazioak datu horiek izaera konfidentzialarekin gordeko ditu.

Izaera pertsonaleko datuak ematen dituzten erabiltzaileek haien datuak Vital Kutxa Fundazioaren eta atariko linketako organismo, enpresa eta erakunde publiko edo pribatuen titulartasuneko fitxategietan sartzea onartzen dute. Horren xedea informazioa tratatzea izango da, aisia-, kultura, dibulgazio- edo interes informatibo edo sozialeko jarduerei buruzko komunikazio idatzi edo elektronikoak jasotzeko eta Vital Kutxa Fundazioko produktuak sustatzeko. Vital Kutxa Fundazioak bildutako datuak ezeztatuko (blokeatuko) ditu biltzerakoan izandako xedeari begira beharrezkoak edo egokiak ez direnean.

Vital Kutxa Fundazioak beharrezko neurriak hartu ditu teknikari eta antolaketari begira datuen segurtasuna eta osotasuna bermatzeko, baita datuok aldatzea, galtzea, tratatzea edo datuotan baimenik gabe sartzea saihesteko.

Tratatutako datuen titularrak diren erabiltzaileek doan egikaritu ditzakete datuen aurkaratze, sarbide eta informazio, zuzenketa, ezeztatze eskubideak, eta haien datuak erabiltzeko baimena ezeztatu dezakete, atzeraeraginik gabe, 15/1999 Lege Organikoan, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoan, xedatutakoaren arabera, legez ezarritako prozeduraren arabera. Eskubide horiek egikaritzeko, idatzizko komunikazioa bidali behar da Vital Kutxa Fundaziora, Postas 13-15, 01004 Vitoria-Gasteiz.

Datuak jasotzerakoan, biltzen diren datuen borondatezko edo nahitaezko izaera adierazi behar da. Nahitaezkoak diren datuak emateari uko eginez gero, zerbitzua ez da emango edo zerbitzuan sartzea ezinezkoa izango da.

Atari honetan sartzean, baliteke cookieak erabili behar izatea. Cookieak informazio kopuru txikiak dira eta erabiltzaile bakoitzak erabilitako nabigatzailean gordetzen dira, zerbitzariak informazio jakin bat gogoratu dezan eta ondoren zerbitzariak soilik irakurri ahal izateko. Cookie horiek, oro har, iraupen mugatua dute denboran. Vital Kutxa Fundazioak zainduko du cookie batek ere ez dezan gaitu baimendu gabeko loturarik erabiltzailearekin, bere posta elektronikoarekin edo bestelako lotura baten bidez. Era berean, Vital Kutxa Fundazioak zaindu egingo du cookie batek ere ez dezan lortu informaziorik erabiltzailearen disko gogorretik edo disko gogor horretatik informazioa esportatu ez dezan. Cookieak jaso nahi ez dituzten erabiltzaileek edo cookie horien gaineko informazioa jaso nahi dutenek nabigatzailea horretarako konfiguratu dezakete. Hori dela eta, Vital Kutxa Fundazioari ezin zaio inolako erreklamaziorik egin.

Jurisdikzio eta legeria aplikagarria

Atari honen baldintzak eta hortik eratorri daitezkeen lotura guztiak Espainiako legeriaren menpe daude, eta hori baino ezin da aplikatu mota guztietako intzidentziak ebazteko.

Atari honetan sartzetik edo erabiltzetik sor daitekeen liskar oro Vitoria-Gasteizko (Espainia) auzitegien jurisdikziopekoa da modu esklusiboan.


Eskubide guztiak gordeta © Caja Vital Kutxa 2008