KREA Espresio Garaikidea

Artistak

Galria birtuala

Área de Contenidos

Galeria Birtuala | Kri Kra Kro

Galeriaren argazkia

Proiektua

Caja Vital Kutxak sustatutako KREA Adierazpen Garaikidea kultura-proiektuak, Teatro Paraíso-rekin batera, Marc Cerfontaine ikus-entzunezko sortzaile belgikarrarekin lan egiteko aukera eskaini die bi ikasleri: Marta Griñón eta Miriam Pérez Gómezi. Mendizabala Institutuko ikus-entzunezkoen espezialitateko ikasleak dira biak, eta arte eszenikoen ‘Kri Kra Kro’ lanerako irudiak egiten eta horiek dramaturgian txertatzen lagundu dute.

Ikasleek, Cerfontaine-rekin batera, ‘Kri Kra Kro’ proiektuaren ikusleei -3 eta 5 urte bitarteko haurrak, beren familiak eta irakaslek- irudiekin jolasteko gonbit egingo dien  bideo-instalazioa sortu dute. Eszena-espazioak kolore zuri inguratzailea izango du eta tamaina eta ehundura ezberdineko kuboez osatuta egongo da, horiek, irudien bitartez, hiri-, natura- eta kultura-eremuak bilakatuko direla.  

‘Kri Kra Kro’ lanak antzerki, irudi eta haurtzaroaren inguruko gaiak jorratzen ditu, eta sarean lan egiteak kultura-proiektu bati erants diezaiokeen aberastasunaren adibide da. Izan ere, oso joera ezberdineko hainbat kultura-agentek esku hartzen dute proiektu honetan.    

Arte-proposamena Arabako Teatro Paraíso eta Belgikako Guimbarde antzerki-konpainiak elkartzean sortu zen, eta bertan, halaber, honako hauek ere esku hartzen dute: Vitoria-Gasteizeko Jesus Guridi Kontserbatorioak, Paco Ibáñez Iribarria irakasle eta musikagilearen eskutik, Mendizabala Institutuak, ikus-entzunezko sorkuntzako bi ikasleren ezagutza ekarriz, eta KREAk, ikus-entzunezkoen bi ikasleri beka eskaintzen dien agente gisa, sorkuntza-prozesu aberasgarrian esku hartzeko aukera bideratzen du.  

Izan ere, KREA Adierazpen Garaikidearentzat funtsezkoa da proposamen honetan esku hartzea, ‘Kri Kra Kro’  lanak kultura-proiektu honek apustutzat izan dituen hiru ezaugarri nagusi baititu, hots: geroko profesionalak prestatzea, sareko lana, Mendizabala Institutu, Teatro Paraíso eta Belgikako Teatro de la Guimbarde antzerki-konpainiekin batera arituz, eta arte-diziplina ezberdinen arteko elkarreragina.

Artista

Gasteizko bi ikaslek Marc Cerfontaine sortzaile belgikarrarekin arituko dira Teatro Paraíso eta KREAri esker. Marta Griñón eta Miriam Pérez Gómez Mendizabala Institutuko ikasleek, arte eszenikoen ‘Kri Kra Kro’ lanerako irudiak prestatzen dihardute.
Marc Cerfontaine-k (Belgika, 1970), animatzaile, errealizadore, ikus-entzunezko diseinugile, kamera eta editore gisa definitzen du bere burua. Hezkuntza eta belaunaldien arteko elkartrukearen zale porrokatua, antzerki-ikuskizunetarako bideo-sorkuntzen egilea da, hala nola: Félicette Chazerand konpainiaren ‘A l'ombre des arbres’, Sylvie Landuyt-en ‘Le Sas’ (Agora Théâtre-rekin batera ekoiztutakoa) edo Théâtre du Plantin-en ‘Luneville’ filma. Azken honekin, 2006ko Pom d’or saria irabazi zuen. Era berean, haur eta gazteentzako bideo, arte garaikide eta argazkigintza digitalari buruzko hamaika tailer eman ditu. ‘Mémoire à tiroirs’ bezalako ikus-entzunezko lanen egile da. Belgikako Frantziar Komunitatearen Arte Garaikideko Museoarekin elkarlanean gazteriari buruz egindako dokumentala da azken hori. Horretan, Belgikako Borinage eskualdeko hamabost nerabek beren ingurunearen iragan meatzariari aurre egiten diote.  

Kri Kra Kro:

Argazkien galeria

Hasiera joan

Eskubide guztiak gordeta © Caja Vital Kutxa 2008