KREA Espresio Garaikidea

Artistak

Galria birtuala

Área de Contenidos

Imagen del proyecto de galería virtual destacado

Galeria Birtuala: Kri Kra Kro proeiktua ezagutu

KREA Adierazpen Garaikidearen kudeaketa-ereduak prozesuen erdigunean kokatzen du gizartea, eta erantzun eguneratua eman ahal izateko, bertan esku hartzen duten inguruneko kolektibo eta pertsonen arteko komunikazio-bideak ezartzen ditu, eta aldi berean, gizartearen eskarien bilakaera aztertu.

Sorkuntza Programa kultura- eta gizarte-ingurunearekiko elkarrizketa eta behaketa honen ondorio da, etengabeko ideia-elkartruke ireki baten bidez egiten dena.

Programa hau, bere atal ezberdinen bitartez, gizarte- eta kultura-eragile ezberdinen, profesional eta amateurren, proposamenen garapenik hoberena ahalbidetuko duen baliabide eta azpiegituren egitura bat osatzea planteatzen du, lanaren emaitza gizarte osoari, eta zehazki, arabar gizarteari itzuliz.

 

Baina ez da programa itxi bat, ezta osoa ere, egoitza fisikoa inauguratzean eta hain eskatuta dauden egoitza eta tailer bezalako espazioak izateko aukera betez, une gorenera helduko den prozesu ireki baten hasiera baizik. Proiektua, gainera, nazioarteko elkartrukeetara irekiko da.

Bekak

Urteroko programa bat da, bere helburua, beraz, sorkuntza garaikidea sustatzea izanik, proiektuen inguruko prestakuntza, ikerketa, garapena eta hedapenaren alde egingo du.

Finantziazio-lerroak

Araban egoitza soziala duten pertsona fisiko eta juridiko pribatuak lehenetsiko dituen finantzazio-lerro bat ezartzen da. Bere helburu soziala ikusizko arte eta arte eszenikoen arloko jarduerak garatzea izango da. Pertsona horiek, gainera, dagozkion epigrafeko jarduera ekonomikoen zergan alta emana izan beharko dute.


Eskubide guztiak gordeta © Caja Vital Kutxa 2008