KREA Espresio Garaikidea

Ekintzak

Ekintzak sindikatzeko banerra

KREA aldizkarietan harpidetzea Ekintzen RSS sindikazioa

Área de Contenidos

Beste batzuk | Yolanda de los Bueis-ek, KREA 2008 bekak, abentura interaktibo bat antolatzen du Londresen

Aurkezpena

2010 martxoa 27-tik 2010 apirila 10-ra
  • Londres

KREA Adierazpen Garaikideak, Caja Vital Kutxaren Gizarte Ekintzatik bultzatutako proiektu kulturalak, 2008an bigarren aldiz banatu zituen bekak. Ekoizpen artistikoaren atalean banatutako proiektuen artean, Yolanda de los Bueisen  lana zegoen; Hautaketa Batzordeak Yolandari laguntza ematea erabaki zuen Interneten bidez ikusleak lortzen dituen performanceko eta arte interaktiboko konbinazioen sormen berritzailea aurrera eramateko. Hainbat hilabete geroago, De los Bueisen sormen-ahalegin hark emaitzak izan ditu.
 
Yolanda de los Bueisek martxoaren 27an Londres ekialdeko kaleetan egingo duten S.O.R. (speed of reaction) ekimena jarri zuen abian. Abentura interaktiboa da eta parte-hartzaileei puzzleak ebazten eta beren galderak sortzen laguntzen die sakelako telefonoen, QR kodeen (Japonian informazioa bi dimentsiotako barra-kode batean biltzeko oso ezaguna den sistema eta sakelako telefonoen erabileraren bidez orokortzen ari dena), lineako irristailuen, bideoen eta erreakzio bizkorren bidez.

"Joko serioa" izeneko proposamena arratsaldean eta gauean egingo dute, eta jarraian ikus-entzunezko ekitaldia eta sari-banaketa izango da. Deialdia, batez ere, Twitter eta Facebook sare sozialen bidez ari dira garatzen.

Aabentura interaktibo honen ostean erakusketa bat egingo da; erakusketa hori The Foundry Londreseko kultura-zentroan izango da apirilaren 6tik 10era. Erakusketa honetan proiektu osoa dokumentatuko da, eta bien bitartean, bertsio murriztuan eta irristailurik gabe jokoa esperimentatzeko aukera eskainiko zaio publikoari.

Joko-proiektu honek ludikoa denaren oinarrizko arauak aztertzen ditu eta jokoaren eta benetako munduaren arteko mugei buruzko galderak egiten ditu. Gainera, adarkatze garrantzitsuak ditu artean, performancean eta mundu birtualetan.

Martxoaren 27an egindako jokoan parte hartu duten pertsonak proiektuaren egile-kide bihurtuko dira. Beste helburutako bat jokoa arte-mota bailitzan garatzeari buruzko eta jokoak kontzeptualki, intelektualki eta emozionalki zorrotzak izan daitezkeela eta ikusle-kopuru handia erakarri dezaketela dioen baieztapenari buruzko eztabaidari ekarpena egitea da.

Yolanda de los Bueis (Bilbo, 1967) Arte Ederretan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik. Pinturan gradu-ondokoa du Londresko Saint Martins College of Art eskolaren eskutik eta Digital Moving Image gaian Masters Degree bat London Metropolitan University unibertsitatearen eskutik. Zinema-sari ugari eta bekak eta kolaborazioak lortu ditu. Horien artean, Eusko Jaurlaritzaren eskutik 2004an lortutakoa nabarmentzen da. Bere lan-esperientzia web deseinu multimedian eta bideoan oinarritzen da. 

Informazio gehiag proiektuari buruz: www.speedofreaction.com
Informazio gehiago Yolanda de los Bueis-i buruz: www.spyoy.com

S.O.R.

Argazkien galeria

Hasiera joan

Eskubide guztiak gordeta © Caja Vital Kutxa 2008