KREA ezagutarazteko, Betoñuko Karmeldarren Komentu Zaharra egokitu dugu eta proiektua hartuko duen eraikina abenduaren 5etik 22ra ireki eta bisitaldi gidatuen programa antolatu dugu ezagutu, nahi duzuen guztiok ezagutzera bertara zaitezten.Programa honek, halaber, Antso Jakituna Fundazioaren egoitza izango dena ikusteko bisitaldia barne hartzen du.
Eraikinaren iraganean eta etorkizunean zehar murgiltzea, horren historia ezagutzea eta hiriaren kultur ardatz berriaren inguruko arkitektura-proiektuaz eta edukiez jabetzea ahalbidetzen duen aparteko bisitaldirako gonbita egiten dizu KREA Expresión contemporánea-k.
Badago bisitaldiak erreserbatzerik, eta horretarako zein egun eta ordutan joan nahi duzuen, zenbat lagun izango zareten eta zein hizkuntzatan egin nahi duzuen adierazi beharko dituzue. Betoñuraino joateko, doako autobus-zerbitzua bideratu da.