08.02.13. Jaialdiari hasiera emango dio yoko.lennon-ek, Ingeniaritza Unibertsitate Eskolan, eta John Cage iparamerikarrari buruzko hitzaldia emango du. Zorian oinarritutako teknika berberekin jarraituko du, eta multimedia ingurunea erabiliko du (testuak, audioa eta bideoa barne).
08.02.14. Stephen Altoft tronpetari ingelesak eta Lee ferguson perkutsionista iparamerikarrak osatzen dute Contour Bikotea. Bikote honek Kontserbatorioko Areto Nagusiko lehen kontzertua emango du. Orain dela gutxi sortutako zenbait obra erakutsiko dituzte, soinu-tresnak eta elektronika eta bideoa nahastearen ondorioz sortutakoak.
08.02.15. Arte eta Ogibideen Eskolako paraninfoan izango dugu jaialdiko berritasunetako bat ikusgai: djAMSIA. Armado, bere “musika-kutxarekin”, landa-grabazioekin, sekuentziadoreekin eta intuizio librean oinarritutako estilo bitxiarekin minimalismoaren eta abstrakzioaren bideetan sartuko da inolako beldurrik gabe.
08.02.21. Aurten ere Kontserbatorioaren Areto Nagusian “Akusma” izango dugu; argi eta soinuko proposamen berezia da. Nazioarteko zenbait obra akustiko aukeratuko ditu. Ezinbesteko hitzordua da sonoritate berriak topatu nahi dituztenentzat.
08.02.23. Jaialdia Artiumera ere helduko da Sirius-ekin. Ikuskizun hau esperimentatzeko musikaren azken proposamenei eta bideoJ baten bidez kontrolatutako irudiarekiko elkarrekintzari buruzkoa da. Proiektuak musikaren teknologia, esperimentazioa eta ikusizko elementuen kontrastea aplikatzeko zenbait modu proposatuko dizkigu.
08.02.26. Jaialdia Kontserbatorioaren auditorioan amaituko da Vitoria-Gasteizko Ensemble Espacio Sinkro & Laboratorio de Música Electroacústicarekin. Zenbait tresnak, zuzeneko elektronikak, soinu-espezializaziok eta bideo-proiekziok bat egingo dute.
Beste jarduerak
Jaialdiarekin batera egingo diren beste jarduera batzuen artean, Mikel Arceren *.WAV benetako instalazio iradokitzailea izango dugu, Arte eta Ogibideen Eskolan otsailaren 13tik 19ra bitartean gauzatuko duen soinu-eskultura da. Kontserbatorioan hilaren 18an “Ateak zabaltzeko eguna” eta “Entzuteko espazioa” egingo ditugu; horren bidez edozeinek berak egindako musika-aukeraketaren difusioarekin esperimentatzeko aukera izango du soinu-sistema paregabe baten bidez. Jaialdia osatzeko, Alemaniako Martin Bergande konpositore ospetsuarekin topaketa egingo dugu (25ean).
Hasiera joan