Italia, Ingalaterra eta Frantziako profesional ospetsuenek esku hartuko dute 'KREA, Isiltasuna' – Soinuaren Sorkuntza eta Hedapenari buruzko Nazioarteko I. Bileran. KREA Adierazpen Garaikidea kultur proiektuak Sinkro elkartearekin batera antolatutako bilera hau, irailaren 5 eta 6an izango dira Vitoria-Gasteizen.
Nazioarte-mailako soinuaren ikerketarako zentro eta laborategi nagusien bilgune izateko sortutako ekimenak, lan-ereduak aurkeztu eta musika elektroakustikoan eta, oro har, soinu-artean esku hartzen duten alderdi nagusiei buruz eztabaidatuko du.
Era berean, irailaren 5ean, ostirala, eta programaren barruan, kontzertua eskainiko du Garth Knox irlandarrak, hau da, une honetan munduan dagoen biola-jolerik onenetarikoak (gonbidapenak KREAren bulegoan eskuratu ahal izango dira).
Profesionalik ospetsuenak
Mahai-inguruen moderatzailea: Alfonso García de la Torre, Vitoria-Gasteizko Kontserbatorioko Musika Elektroakustikoko zuzendaria eta EspacioSinkro-ko arte-zuzendaria izango da.
Nazioarteko topaketa honetan esku hartuko duten profesionalen artean, honako hauek nabarmendu behar dira:
- Stefano Scarani (Italia). Musikagilea eta Musikene - Euskadiko Goi-mailako Musika Zentroko irakaslea da.
www.stefanoscarani.com
- Ricardo Climent (Ingalaterra). Manchesterreko Unibertsitateko ‘School of Arts, Histories and Cultures’ eskolako irakasle eta musikagile emankorra.
http://www.manchester.ac.uk/research/ricardo.climent/
- Gregoire Lorieux (Frantzia). IRCAM – Akustia eta musikari buruzko Frantziako ikerketa-zentroko musikagile eta irakaslea da.
http://gregoirelorieux.net
- Adolfo Núñez (Espainia). Madrilgo Reina Sofia Arte Zentroko Musika Garaikidearen Hedapenerako Zentroko Musikaren Informatika eta Elektronikako Laborategiko zuzendaria da.
- Richard Karpen (EEBB). Washington-eko Unibertsitateko DXARTS –Arte Digitalen eta Baliabide Esperimentalen Zentroa– zentroko zuzendaria eta sortzailea izan zen eta, egun, Arte eta Zientzia Fakultateko dekanoa eta konposizio eta teoria musikaleko irakaslea da.
http://faculty.washington.edu/karpen/
- Andrés Lewin-Richter (Espainia). Idazkaria eta zuzendari exekutiboa da Pompeu Fabra Unibertsitateko musika elektroakustikoko Phonos Fundazioan.
- Cristophe Havel (Frantzia). Bordeleko kontserbatorioko, ESMUC – Kataluniako Musikako Goi-Eskola– eta Musikeneko –Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegia– irakaslea izateaz gain, ‘Proxima Centauri’ elkartearen sortzailea eta zuzendarikidea da.