Neville Staples, ska musikaren aitzindari ospetsuenetakoa, Hell Dorado kontzertu-aretoan izango da, Neville Staples aka The Specials izeneko talde berriarekin. The Specials talde britainiarren abeslaria izateagatik ezaguna den ska musikaren betiereko izar honek, The Rude Boy Returns izeneko bilduma berria aurkeztuko du gaueko 22:00etatik aurrera.
Staples-ek, Jerry Dammers eta Lynval Holding-ekin batera, The Specials taldearen sortzaile (1977) eta abeslaria izan zen, jarrera pop eta soinu karibearrak jotzen zituen taldearena, alegia. Skataliko izenez ezagutu zen mugimenduaren erreferentzia izan ziren beste talde batzuekin batera. Gainera, Two Tone Records diskografia-etxea ere sortu zuten.
Elvis Costelo-k ekoitzi zuen beren lehen diskoa: The Specials, salmenta-arrakastarik handienak biltzen dituena, eta horien artean, FIATek bere auto bat iragartzeko aukeratu zuen A Message to you Rudy izenekoa. Haien ondoren beste arrakasta batzuk etorri ziren, 1981. urtean formula agortu zen arte. Ondorioz, taldea bitan banandu zen. Batetik, Neville Staple-k, Lynval Golding-ek eta Terry Halle-k Fun Boy Three taldea osatu zuten, eta bestetik, Horace Panter-ek eta Jerry Dammers-ek, aurreko taldea birmoldatu, eta Special A. K. A izena jarri ziotela, hasiera bateko soinuekin jarraitu zuten. Talde biak 1983. urtean desagertu, eta 1995ean, berriro agertu ziren, honako bi disko hauek kaleratuz: Too Much young eta Ghost Town. 1998ean banandu ziren atzera ere.
Hasiera joan