KREA Espresio Garaikidea

Ekintzak

Ekintzak sindikatzeko banerra

KREA aldizkarietan harpidetzea Ekintzen RSS sindikazioa

Área de Contenidos

Musika | Londreseko ‘The Bongolian’ psikodelia retro bandaren kontzertu berria

Aurkezpena

2009 ekaina 12-tik 2009 ekaina 12-ra
  • Hell Dorado
  • Venta de la Estrella, 6 Pab. 44. - 01006 Vitoria-Gasteiz
  • +34 945 23 01 31

Funk, soul, latin eta jazz elementu atzerakoiak, bongoekin, oso perkusio nabarmenekin eta erritmo frenetikoekin nahastuta, soinu psikodelikoak sortzen dituen Londreseko ‘The Bongolian’ bandak kontzertu berri bat eskainiko du Vitoria-Gasteizen.

Ekainaren 12an izango da 22:00etan, Gasteizeko Hell Dorado aretoan, KREA Expresión Contemporánea proiektuaren lankidetzari esker. Sarrerak 16 eurotan izango dira, baina finantza entitatearen txartelekin ordainduz gero merkeagoak izango dira – 14 euro Telekutxarekin eta 12 euro Gazte Telekutxarekin -, eta salgai jarriko dira ekainaren 3tik aurrera KREAko bulegoan, Posta 17 kalean.

Kontzertua ‘El baile final! Fin de curso’ jaialdiaren barruan egongo da. Hura ekainaren 12an eta 13an antolatuko da Hell Dorado aretoan eta bi egunetan surf eta latin kutsu nabarmena duen musika eskaintza hartuko du barne. Era berean, ‘The Bongolians’ bandaren kontzertuaz gain (ondoren Agu Bullit eta Álvaro Tapioca soul funk dj-ak arituko dira), ‘Los Coronas’ eta ‘The Plantronics’ bandek ekainaren 13an jardungo dute ‘El Pintalabios’ rock’ n’ roll dj-rekin batera.

‘The Bongolian’, Londreseko funk psikodelia

Nasser Bouzida ‘The Bongolian’ bandaren atzean ezkutatzen den instrumentalari anitza da, 2001ean sortutako alter ego-a, Big Boss Man bandarekin grabatzen eta aritzen zen bitartean. Horrela, musika proiektu berriak soinu psikodelikoak sortzen ditu funk, soul, latin eta jazz elementuak, bongoekin, oso perkusio nabariekin eta erritmo frenetikoekin nahastuta. Izen bereko ‘The Bongolian’ LP-a 2003. urtean argitaratu zen, kritikaren aldeko erantzuna lortuz, eta ondoren, ‘Blueprint’ 2006an eta ‘A psychedelic trip to outer Bongolia’ 2007an etorri ziren.

Estudioko grabazioetarako tresna guztiak jo ondoren, ‘The Bongolian’ berak hainbat musikari talde bildu behar izan du, birak zuzenean egin ahal izateko. Honako hauek osatzen dute egungo taldea: Trevor Harding (baxua), Bradley Burgess (gitarra) eta Reinis Axellson (perkusioa).

Kartel buru gisako lehenengo emanaldia Frantziako Rennes Jazz Jaialdi ospetsuan izan zen eta, ondoren, kontzertu gehiago etorri ziren Europan eta hainbat bira Erresuma Batutik eta Espainiatik zehar, Londreseko Metro Klubean 2005. urtean eskainitako kontzertua barne. Azken horretan ‘Sarrerak agortuak’ kartela zintzilikatu zen. Banda Holly Golightly-rekin ere bira egitera joan zen eta, horrekin batera eszenatokian aritu zen Britainia Handian, Estatu Batuetan eta Alemanian.

The Bongolian - noticia
Hasiera joan

Eskubide guztiak gordeta © Caja Vital Kutxa 2008