KREA Espresio Garaikidea

Ekintzak

Ekintzak sindikatzeko banerra

KREA aldizkarietan harpidetzea Ekintzen RSS sindikazioa

Área de Contenidos

Musika | ‘Tito & Tarántula’ taldearen kontzertua lehen aldiz Gasteizen

Aurkezpena

2008 uztaila 21-tik 2008 uztaila 21-ra
  • Hell Dorado
  • Venta de la Estrella, 6 Pab. 44. - 01006 Vitoria-Gasteiz
  • +34 945 23 01 31

Ziur Robert Rodriguezen ‘Desperado’ eta ‘Abierto Hasta el Amanecer’ filmak gogoratzen dituzula. Orain, lehen aldiz Euskadin, zuzenean gozatzeko aukera izango duzu. Los Angeleseko mugaldeko rocka egiten duen taldea, datorren uztailaren 21ean izango da Gasteizen, Europan zehar egingo duen ‘Back into the darkness tour 2008’ izeneko bira dela-eta.

Tito Larriva abeslari eta gitarra-jole mexikarrak sortu zuen ‘Tito & Tarantula’ taldea Los Angelesen, 90eko hamarkadaren erdi aldera. Honen aurretik, ‘The Plugz’ punk taldea sortzeagatik eta  ‘Repo Man’ bezalako filmetan aritzeagatik zen ezaguna. 90eko hamarkadan izan zuten arrakasta, hein handi batean, Robert Rodríguez zuzendariari esker izan zen, beren musika ‘Desperado’ (1995) eta ‘Abierto Hasta el Amanecer’ (1996) filmetarako (non Salma Hayek ahaztezina ‘After Dark’ abestiaren musikarekin dantzatzen zen, lepo gainean suge bat zeramala) erabili baitzuen. 1997an, "Tarantism" izeneko beren lehen bilduma kaleratu zen, eta horren ondoren, ‘Hungry Sally and Other Killer Lullabies’ (1999), ‘Little Bitch’ (2000) eta ‘Andalucia’ (2002).

Gaur egun Tito, Lucy La Loca (baxua), Rafael Gayol (bateria) eta Steven Hufsteter (gitarra) musikariek osatzen duten taldeak, bosgarren diskoa aurkeztuko du Hell Dorado aretoan: “Back Into The Darkness’. Eraginik? Bluesa, Iparramerikako hegoaldeko rocka, psicobillya, tex mexa...

Tito & Tarantula

Argazkien galeria

Hasiera joan

Eskubide guztiak gordeta © Caja Vital Kutxa 2008