KREAk, Periscopio-n, Gasteiz argazki kazetaritzaren hiriburua bihurtzen duen gertaeran, profesional ospetsuek emandako argazkigintzari buruzko hiru tailer eskaintzen ditu.
- ‘Argazkigintzan autoikaskuntzarako tresnak’. Irakaslea: Peter van Agtmael. Urriak 21, 22 eta 23.
Argiaren eta emozioen erabileraren garrantzia konposizioak bideratzerako orduan. Historia fotografikoari eta irudiak historiko nola bihurtzen direnari begirada. Halaber, argazki kazetaritzaren lana ziurgabetasuneko garaietan nola finantzatu eta enpresa-jarduera egokiak landuko dira.
Peter van Agtmael-ek (AEB, 1981) hainbat sari jaso ditu, horien artean World Press Photo Joop Swart Masterclass 2008, Premio Critical Mass Book 2008 eta World Press Photo 2007 Bigarren Saria. Landutako gaien artean Thailandiako tsunamia, Hegoafrikako osasungintza eta AEBetako gerrak ditu. Azkenik, The New York Times, Newsweek, Time, Vanity Fair, Rolling Stone, CNN eta La Liberation argitalpenekin lan egiten du, besteak beste.
- 'Gaur egungo argazkigintza kazetaritzan. Artearen eta informazioaren bateragarritasuna´. Irakaslea: Mónica Allende. Azaroak 4, 5 eta 6.
Nola definituko zenituzke zure argazkiak? Zer da benetan garrantzitsua zuretzat? Era horretako galderak egin dizkie Monica Allendek tailerrean izena eman dutenei. Jasotako erantzunak oinarri hartuta, Monica Allende argazkigintza artistikoaren eta argitalpen lanaren bateragarritasunaz arituko da, batik bat prentsa argazkigintzan izan diren aldaketez eta orain bilatzen duten argazkilari profilaz. Horrez gain, partaideen albumak aztertuko ditu, guztiek beren helburuak eta ideiak trukatu ditzaten, eta albumak editore grafikoei nola aurkeztu aholkatuko die, baita jaialdi eta lehiaketetarako nola prestatu ere.
Mónica Allende Sunday Times Magazine-eko editore grafikoa da 2002tik. Lehenago Pearson eta APA komunikabideetako editorea izan zen, besteak beste. Bere lanak sari ugari jaso ditu, horien artean: Editore grafikoen saria 2006ko Aldizkari Onenari, Amnistia Internazionalaren Saria argazki kazetaritzaren kategorian, Argazkiaren Erabilpen Onena diseinu grafikoaren sarietan. Argazkigintzaren nazioarteko lehiaketa ugaritan epaimahai da eta egun Darfurri buruzko liburu bat eta erakusketa bat prestatzen ari da.
- ‘Hartzea, edizioa eta lanketa digitala’. Irakasleak: David López Espada eta Luis de las Alas. Azaroak 25, 26 eta 27.
Kanpoalde-erretratuen lan praktiko bateko fase guztiak egitea: argiztapena, ikuskaldia, edizioa, raw lanketa, azken kopia eta inprimatzea. Ikasle guztiek kamara digital bat eramatea beharrezkoa da.
David López Espada-k (Madril, 1969) Isabel Muñoz-ekin duela 16 urtetik egiten du lan. Eskaneaketaz, errebelatuaz, kudeaketa digitalaz eta zuri-beltzean eta koloretan lanketaz arduratzen da. Argazki ikasketak egin ditu New Yorken Shauna Churo-rekin eta Dan Durkholder-ekin eta ikastaroak Madrilen Jose María Mellado-rekin. Digital klaseak eman ditu Madrilgo argazkigintzako Efti eskolan eta Vu agentziarentzat (Paris), Grupo Zeta-rentzat edo La Liberation-entzat kolaborazioak egiten du, besteren artean.
Luis de las Alas (Santander, 1965) argitalpen-erretratuan espezializatutako argazki kazetaria da. El País-en lan egin ostean, Matador aldizkariaren sortzailekidea eta editore grafikoa izan zen. Egun hainbat komunikabiderekin kolaboratzen du eta El Mundo-ko eta bere El Magazine aldizkariko argazkilaria da
Tokia: Estadio Fundazioa KE.an, Cervantes Ibilbidea 20, Gasteiz. Iraupena: 9 ordu, hiru arratsaldetan banatuta 16:00etatik 19:00etara.
Prezioa tailer bakoitzeko: 30 euro / 20 euro Vital Kutxaren txartelez. Izen-emateak KREAren egoitzan, Posta 17, 945 150 147 telefonoan edo info@kreared.com helbidean.