KREA Espresio Garaikidea

Ekintzak

Ekintzak sindikatzeko banerra

KREA aldizkarietan harpidetzea Ekintzen RSS sindikazioa

Área de Contenidos

Lehiaketak | Bostgarren Poesía Lehiaketaren sari banaketa

Aurkezpena

2010 martxoa 5-tik 2010 martxoa 5-ra

Poesia Lehiaketak gazteenen artean literatura-sormenerako gogoa piztea helburu duen sari-banaketarekin amaitu du bosgarren edizioa.

Martxoaren 5ean, 19:00etan izango da hitzordua, Caja Vital Kutxaren Fundazio Aretoan eta Leire Bilbao idazle gaztea izango da bertan; Leirek, bere poesiak errezitatzeaz gain, literaturarekiko maitasuna partekatuko du bertaratzen direnekin; gainera, bokazio zena lanbide bihurtu arteko bere ibilbidea azalduko du.

Leire Bilbao (Ondarroa, 1978) ‘Ezkatak’ poesia-liburuaren egilea da eta bost haur-liburu argitaratu ditu; horien artean, nabarmendu beharrekoak dira ‘Olagarro bat bainuontzian’ eta ‘Garazi Gerezi’ edo ‘Komunean galtzen naiz’ lanak.

Sari-banaketan, gainera, Deklamazio Onenaren saria emango da bi modalitate eta hizkuntzatan, eta epaimahaikideek in situ erabaki beharko dituzte irabazleak poeta gazteen adierazpenak entzun ondoren. Era berean, bertaratutakoek aurkeztutako poemak biltzen dituen KREA Poesia bildumaren hirugarren bolumena eskuratu ahal izango dute. Lan guztiak KREA www.kreared.com web orrian argitaratuko dira.

Epaimahaiak aurten ez du lan erraza izan, aurkeztutako lanen kalitatea dela eta. Hauek  Aipatu epaimahaia lau profesional ospetsuk osatu dutela. Hona hemen beren izenak: Jose Ignacio Besga Zuazola, poeta eta Caja Vital Kutxako zuzendariorde nagusia eta idazkari nagusia; Kepa Murua, poeta, Bassarai argitaletxearen argitaratzailea eta Luke aldizkari birtualaren idazlea, Xabier Olaso idazlea, irakaslea eta 2005eko Euskadi Literatura Sariduna; eta Elisa Rueda, bigarren hezkuntzako irakaslea, poeta eta aktorea. Horiei guztiei KREA-ren ordezkaritzan, ekimeneko zuzendaria, Araceli de la Horra eta arte eszenikoen arduraduna, Jone González Sistiaga.

Sariak

Maider Lasa 'Adivina, adivinanza' lanaren egilea izan da lehiaketaren irabazlea (gaztelaniaz) haur-modalitatean, eta Haizea Guerrero ‘Ez salto egin...!’ lanaren egilea euskaraz. Blanca García da gazte-modalitateko sariaren irabazlea (gaztelaniaz) ‘Sonrisas’ lanarekin, eta Aitor de la Villa euskarazko gazte-modalitateko irabazlea ‘Urtaroen Dantza’ poemarekin.

Bederatzi eta hamahiru urte arteko ikasleei zuzendutako haur-kategorian, gaztelaniazko bigarren saria Gabriela Gómezek jaso du ‘El amor’ lanarekin, eta hirugarren saria Ander Díezen ‘Quiero ser bombero’ lanarentzat izan da. Euskaraz, bigarren saria Leire Marimónentzat izan da ‘Sudur-Gorri’ lanarengatik, eta hirugarrena Ane Olanoren ‘Euriaren negarra’ lanarentzat.

Bien bitartean, gaztelaniaz, hamalau eta hamazazpi urte arteko ikasleak biltzen dituen gazteen kategorian, Azahara Santanok lortu du bigarren saria ‘Tú’ lanarekin, eta Ander Elizondok hirugarrena ‘Declaración de principios y finales’ lanari esker. Euskarazko lanetan, María Victoria Errekatxok irabazi du bigarren saria ‘Horrela garelako’ lanari esker eta hirugarren saria Irati Legorbururen ‘Esnatu’ poemarentzat izan da.

Azkenik, haurren sekzioan, gaztelaniaz, epaimahaiak aipamen berezia egin nahi izan dio Maider Montero Lozanoren ‘Carta para el futuro’ lanari.

Argazkien galeria

Hasiera joan

Eskubide guztiak gordeta © Caja Vital Kutxa 2008