Parte hartzaileak
Bederatzi eta hamazazpi urte bitarteko ikasleek parte har dezakete, Araban edo Caja Vital Kutxaren eragin-esparruko herriren batean bizi direnak (Nafarroa, Burgos, Leon, Errioxa, Madril, Salamanca, Cantabria, Guadalajara, Toledo, Valladolid eta Zaragoza).
Atalak
Lau atal ezarri dira:
a) Haurrena banaka. 9 eta 13 urte bitarteko ikasleen banakako sorkuntza-lanetarako.
b) Gazteena banaka. 14 eta 17 urte bitarteko ikasleen banakako sorkuntza-lanetarako.
c) Haurrena kolektiboa (9 eta 13 urte bitartean). Zentro eta maila bereko neska-mutilek elkarrekin aurkeztutako lanak. Ekipo bakoitzak gutxienez 6 istoriotxo edo narrazio aurkeztu behar ditu.
d) Gazteena kolektiboa (14 eta 17 urte bitartean). Zentro eta maila bereko neska-mutilek elkarrekin aurkeztutako lanak. Ekipo bakoitzak gutxienez 6 istoriotxo edo narrazio aurkeztu behar ditu.
Sariak
a) Haurrena banaka:
1. – KREA kit-a eta plaka
2. - KREA kit-a eta plaka
3. - KREA kit-a eta plaka
b) Gazteena banaka:
1. - 300 euro eta plaka
2. - 210 euro eta plaka
3. - 150 euro eta plaka
c) Haurrena kolektiboa:
1. – KREA kit-a, plaka eta 300 euroko balioa duen komikien sorta.
2. - KREA kit-a, plaka eta 300 euroko balioa duen komikien sorta.
3. - KREA kit-a, plaka eta 300 euroko balioa duen komikien sorta.
d) Gazteena kolektiboa:
1. - 300 euro, plaka eta 300 euroko balioa duen komikien sorta.
2. - 210 euro, plaka eta 300 euroko balioa duen komikien sorta.
3. - 150 euro, plaka eta 300 euroko balioa duen komikien sorta.
Sari berezia Arabako komiki kolektibo onenari.
Atal bakoitzean, Arabako komiki kolektibo onenari sari berezia emango zaio: ‘Kultura-eguna Araban zehar’ 25 ikaslerentzat eta hezitzailearentzat, 900 euroko balioa duena.
Beste jarduera batzuk
- Laguntzailea: Atiza elkartea
- ‘Guía Básica del Cómic’, Abarrots marrazkilariak egindakoa.
- Komiki tailerrak hezkuntza munduari zuzenduak.