KREA Espresio Garaikidea

Ekintzak

Ekintzak sindikatzeko banerra

KREA aldizkarietan harpidetzea Ekintzen RSS sindikazioa

Área de Contenidos

Bekak | 2008 Sorkuntzarako Programa

Aurkezpena

2008 maiatza 15-tik 2008 ekaina 30-ra

--> 2009 Sorkuntza Programaren emaitza

Helburua
Egungo sorkuntza sustatzea, prestakuntzari, ikerketari eta proiektuen garapenari eta hedapenari lagunduz.

Jarduera arloak
Arte plastikoak, zinema eta bideoa, literatura, musika, dantza eta antzerkia. KREA Expresión contemporánea-k gizarte-intereseko beste esparru batzuetara irekitako kulturaren kontzeptuaren aldeko apustua egiten du: zientzia, solidaritatea, iraunkortasuna…

Atalak

1. KREA Proiektuak

- 3 beka arte, musika, dantza edo antzerkiko sorkuntzarako.
Gehienez 12.000 euro proiektuko.

- 2 beka sorkuntza eta kultura garaikideko ikerketarako.
Gehienez 9.000 euro proiektuko.

- Hartzaileak: Euskal Autonomia Erkidegoan edo Caja Vital Kutxaren jarduera eremuaren barne dauden lurraldeetan (Nafarroa, Burgos, Leon, Logroño, Madril, Salamanca, Cantabria, Toledo, Valladolid eta Zaragoza) jaio edo bizi diren pertsonak.

2. KREA Gaztea

- 3 beka KREA Expresión Contemporánea-ren jarduera arloei buruzko sorkuntzarako.
Gehienez 6.000 euro proiektuko.

- 3 beka edozein sortze-espezialitate ikasketerako.
Gehienez 6.000 euro proiektuko.

- Hartzaileak: 1978ko maiatzaren 1a baino beranduago jaio diren pertsonak eta Euskal Autonomia Erkidegoan jaio edo bizi direnak. Egoitza behar bezala egiaztatu behar da eta 2006ko urriaren 1a baino lehenagotik egon behar da Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzen.

Aurkeztu behar den dokumentazioa
- Eskabide-orria beteta
- NAN, pasaporte edo sinestamenduaren fotokopia eta, Araban bizi direnen kasuan, erroldaren ziurtagiria
- Curriculum vitae zehatza
- Proiektua azaltzeko txostena, hala dagokionean, material grafikoa, bisuala edo entzunezkoa atxikiz
- Aurrekontua gauzatzea eta zenbat eskatzen den finkatzea
 
Hautaketa irizpideak
- Proiektuaren kalitatea eta interesa
- Eskabidea egiten duen pertsona edo kidegoaren ibilbidea
- Proiektuaren bideragarritasuna eta egokitasuna, izan dezakeen difusioa eta teknologia berreen aplikazioa

Eskaeren aurkezpena
Aurkezteko epea: 2008ko maiatzaren 15etik ekainaren 30era arte.
Bidaltzeko moduak:
info@kreared.com posta elektronikora
www.kreared.com webgunearen bitartez
- KREA Expresión contemporánea. Postas 17. 01004 Vitoria-Gasteiz bulegoan
- Posta zertifikatua erabiliz

Hasiera joan

Eskubide guztiak gordeta © Caja Vital Kutxa 2008