Gorka Gómez eta Imanol Gómez de Segura arabarrek, zuzendari eta gidoilariarekin batera, grabazio bitxi baten gorabeherak kontatuko dituzte. Emanaldia Caja Vital Kutxaren Fundazio Aretoan izango da, martxoaren 17an, 20:00etan.
Zinemastea v.2 sei eguneko topaketa da, eta horren helburua ikus-entzunezkoak, oro har, ulertzeko modu berriak partekatu eta horien gainean gogoeta egitea da, betiere, gidoia, produkzioa edo errealizaziotik abiatu eta banaketara arte.
KREA-k, Zinemastea programaren barnean, haurrei eta gazteei zuzendutako proiekzioak ikusteko aukera ematen die ikastetxeei, aldez aurreko inskripzio baten bidez.