KREA Espresio Garaikidea

Informazio gehiago

Compromiso con la accesibilidad

Área de Contenidos

Compromiso con la accesibilidad

Erabilerraztasuna

KREA Adierazpen Garaikidea proiektuak web gunearen erabilerraztasunarekiko konpromiso sendoa dauka, honela, www.kreared.com gunea ahalik eta pertsona gehienen topagunea izatea lortuko baita. Konpromiso honek, gainera, minusbaliotasunen bat duten pertsonek web gunean zehar nabigatzeko erraztasunak aurkitzea dakar berarekin.

Horretarako, KREAk ezarri du, www.kreared.com guneak, gutxienez, World Wide Web Consortium-en (W3C), hau da, Interneteko teknologiak eta estandarrak gainbegiratzeaz arduratzen den nazioarteko kontsortzioaren WCAG/WAI bigarren lehentasun-maila bete behar duela.

Web gune honetako iturri-kodea, W3C delakoak nabigazio argi eta irmoagoa lortzeko gomendatzen dituen XHTML1.0 eta CSS2 teknologiak erabiliz garatu da.

Honako hauek dira erabilerraztasuna hobetzeko hartutako neurrien arteko batzuk:

Letraren tamaina erlatiboa eta diseinu elastikoa

Web orria unitate erlatiboak erabiliz diseinatu da. Honela, web bereizmen ezberdinetan ikusi ahal izango da, eta erabiltzaileak, hala nahi izanez gero, testuko eta web orriko elementu guztien tamaina aldatu ahal izango ditu.

Nabigazioa

Web gunea nabigazio koherente eta sendoan oinarrituta dago. Menu nagusiak toki berberean daude beti eta, beharrezkoa denean, nabigatzen laguntzen duen bigarren mailako menua azaltzen da. Web mapa, gainera, orri guztietara azkar eta erraz sartzea ahalbidetzen du. www.kreared.com gunean zehar nabigatzen den bitartean etengabe azaltzen diren ogi-apurrek, gainera, unean-unean zein sekziotan gauden jakitea ahalbidetzen dute.

Teklatuko laburbideak

0 : Hizkuntzak aukeratu
1 : Erabilerraztasunaren orrira joan
2 : Sekzioen menu nagusira joan
3 : Sekzioko Atalen menura joateko
4 : Webeko edukien bilatzailera joateko
5 : Orriko edukietara zuzenean joateko
6 : Zuzenean korporazio-informaziora eta sindikazio-kanaletara joan

Nabigatzailearen araberakoa da teklatuko laburbideak aktibatzeko modua. Hona ohikoenak:

Internet Explorer: ALT + letra + ENTER.
Firefox edo Netscape: MAYUS + ALT + letra.
Opera: MAYUS + ESC + letra.
Konqueror edo Safari: sakatu eta askatu CTRL. Ondoren, sakatu nahi den letra.

Dena den, baliteke multimediako hainbat edukik erabilerraztasunaren arauak ez betetzea, baina, etengabeko hobetzearen alde dugun filosofiaren arabera, arian-arian konpontzen joango gara. Gure edukiren batera sartzeko zailtasunik bazenu, jakin iezaguzu info@kreared.com gure posta elektronikora idatziz.


Eskubide guztiak gordeta © Caja Vital Kutxa 2008